Faktoria
Asteazkenean
Maddalen Iriarte, "Faktoria"n
EH Bilduren lehendakarigaiarekin hitz egingo dugu, besteak beste, uztailaren 12ko hauteskunde deialdiaz.
-
Maddalen Iriarteren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Ekainaren 12an Eusko Legebiltzarra aukeratzeko hauteskundeak egitea "arduragabea" da, EH Bilduren ustez. Hasieratik erakutsi du desadostasuna koalizio abertzaleak. Ez du argitu, ordea, ohiko kanpaina ala laburragoa nahi duen. Hauteskunde-deialdiaren ingurukoei buruz hitz egingo dugu asteazkenean, "Faktoria"n, Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiarekin.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, adinekoen egoitzen eredua aldatu behar ote den aztertuko dugu Maider Azurmendirekin (Matia Fundazioko Kooperazio edo Arlo Komunitarioko arduraduna), Ana Mezorekin (Oneka euskal emakume pentsiodunen elkarteko bozeramailea) eta Axun Fernandezekin (Egunsentia elkarteko kidea). Jarraian, automozioaren egoeraz jardungo dugu Edorta Mendietarekin (Fagor Arrasateko komunikazio arduraduna), Fernando Oterorekin (Zaldibarko Azpiaran enpresako zuzendari industriala), Sabin Astorkizarekin (Toyota-Japancar kontzesionarioetako salmenta arduraduna) eta Alex Rodriguezekin (Gaursa kontzesionarioetako zuzendari nagusia). 11:00etako albistegiaren ostean, 'Zientzia eta pazientzia' tartea zabalduko dugu Eneko Axpe 'Maisha' eta Uxune Martinez kolaboratzaileekin. Horren ondoren, udalekuekin, udako eskolekin eta barnetegiekin zer gertatuko den argitzen saiatuko gara Euskal Udalekuakeko Andoni Zabalorekin, La Kantera skate eskolako Aitor Etxeandiarekin eta AEK-ko Alizia Iribarrenekin. 12:00etan, berriz, Jose Luis Otamendi idazlea elkarrizketatuko dugu, eta, segidan, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin bat egiteko.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".