Faktoria
Ostegunean
Arantxa Tapia, "Faktoria"n
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu eta lehendakariak deseskalatzerako izendatu duen arduraduna 09:00etan izango dugu. Gainera, normaltasun berriaz hausnartuko dugu bi pentsalarirekin.
-
Arantxa Tapiaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Arantxa Tapia izango dugu ostegun honetako "Faktoria"n. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu eta Iñigo Urkullu lehendakariak deseskalatze garairako izendatu duen arduraduna 09:00etan izango dugu, eta, besteak beste, deseskalatzeaz, mugikortasunaz, maskaren erabileraz, egoera ekonomikoaz eta klima aldaketarako legeaz galdetuko diogu.
09:30 aldera, berriz, normaltasun berriaz hausnartuko dugu Jose Inazio Perez Iglesias Biologian doktore eta EHUko Fisiologia katedradunarekin eta Joseba Azkarraga Soziologian doktore eta EHUko irakaslearekin.
Aktualitateren analisia egiten, Martxelo Otamendi, Pili Kaltzada eta Xabier Riezu izango ditugu, eta 08:00ak jo aurreko 'Sinadura', ostegunero legez, Aingeru Epaltzarena izango da.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".