Itxi

Faktoria magazina

COVID 19-AREN ONDOREN ZER

"Formula berrietan sakontzen jarraitu behar da zaharren egoitzak errotik aldatzeko"

Koronabirusaren ondorengo normaltasun berrian nolako egoitzak izan behar dute jende nagusienak? Zer hartu behar da kontuan eta zeintzuk izan behar dute helburuak? Gaia hartuta jardun dugu Faktorian.

  • Adineko lau gizon emakume, Bilboko kaleetan hizketan.

    Adineko lau gizon emakume, Bilboko kaleetan hizketan.

    28:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusaren krisiak galdera asko sortu ditu, azken aste hauetan, gizartean. Egoera oso latza izan da, asko izan dira hildakoak Euskal Herrian, eta horietako gehien gehienak, gizon emakume nagusiak, gehienak lehenagotik ere bestelako gaixotasun batzuk zituztenak. Baina utzi du beste datu kezkagarri bat ere. Zaharren egoitzetan sartu da bereziki COVID 19a, eta horrek agerian utzi du, beste inoiz ez bezala, bertako egoiliarren zahurgarritasuna.

Gaur egun ezagutzen ditugun zaharren egoitza handiei buruz, jende nagusiak eduki beharreko autonomiari buruz eta gizartean eskaintzen duten laguntari buruz hitz egin dugu, besteak bestea, Maider Azurmendi Matia Fundazioko Kooperazio edo Arlo Komunitarioko arduradunarekin, Ana Mezo, Oneka euskal emakume pentsiodunen elkarteko bozeramalearekin, eta Axun Fernandez, adinekoentzat etxe kooperatiboak egin nahi dituen Bilboko Egunsentia elkarteko kidearekin.