Itxi

Faktoria

Ostegunean

Hildakoen senitarteko eta erizainen arteko topaketa, 'Faktoria'n

Koronabirusagatik hildako pertsona baten bilobak aurrez aurre emango dizkio eskerrak hura erietxean zaindu zuen erizainari.

  • Ospitale bateko artxiboko irudi bat

    Ospitale bateko artxiboko irudi bat

Nerearen aitona koronabirusak hil zuen  joan den martxoan, artean, larrialdi egoera indarrean jarri gabe zegoela oraindik.  Zer gertatzen ari zen oraindik barneratu gabe zeukatela bakarrik utzi zuten aitona Donostia ospitalean. Bazekiten esku onetan uzten zutela. Hala esan zioten aitonari ere. Eta hura hil ondoren osasun profesionalek egindako lana eskertu zuen eskutitz publikoan. Esker hori aurrez aurre eman die orain eta, hil aurretik, aitonari eskua emanda egon zen erizaina bera ezagutu du Nereak: Tania. Topaketa horren lekukotza eskainiko du osteguneko 'Faktoria'n, 09:30etik aurrera.

Aurrez, solasaldiaren garaian, Martxelo Otamendi, Xabier Riezu eta Iñigo Adurizek aztertuko dituzte eguneko albisteak.

Eguneko sinadura, ostegunero bezala, Aingeru Epaltzarena izango da.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Endika Alabort ekonomialariarekin lan erreformez ariko gara. Lan erreformetatik, etxeko ereformetara joko dugu, eta Mirari Aranburu obra koordinatzailearekin eta Iker Alberdi Ducha Ya enpresako arduradunarekin hitz egingo dugu horretarako. 11:00etako albistegiaren ostean, itsasoko kontuak ekarriko dizkigu Xabier Alberdik eta, ondoren, Begoña Del Tesorekin hitz egingo digu zinema jaialdien egoeraz eta beste hainbat kontuz. 12:00etan, berriz, Ilaski Serrano aurkezlea izango dugu. 'Berben Lapikoa' eta 'Kulturunea' tarteez hitz egingo digu, besteak beste. Bestalde, burua nola, etxea hala izaten oten dugun kontatuko digu Maria Zunzunegi psikologoak.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia