Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Berde koloreko txostenak'

Grande-Marlaskaren Barne Ministerioaren eta Guardia Zibilaren artean sortutako krisia izan du hzpide Aingeru Epaltza idazleak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    3:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Euskal Herritik begiratuta, halako sentimendu arraro bat pizten du Madrilen egun hauetan darabilten zalaparta politikoak. Guardia Zibilaren txosten nola halako bat. Begi-bistako faltsukeriak edo desitxuratzeak izan arren, txosten hori ontzat hartzen duen epailea. Eta aukera probestuta, kontrarioaren lintxamendura abiatzen diren politikari eta kazetariak. Musika ezaguna, ezta? Halakoak zenbat aldiz ez ote ditugun hemen ikusi. Ikusi genituen Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Ikusi ditugu Altsasuko gazteen auzian. Eta katalanek ere ikusi dituzte, procés independentista zigortzeko epaiketetan. Nola pentsatuko zuen Espainiako Alderdi Sozialistak berari ere inoiz gertatuko zitzaionik? Nola pentsatuko zuen Grande-Marlaska Barne ministroak, epailea zenean Guardia Zibilaren txosten bakar bat ere dudatan jarri ez zuenak, bere departamentuaren politika kolokan utziko zuenik Guardia Zibilaren txosten dudazko batek?". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.