Itxi

Sinadura

Garbiñe Ubeda

'Normaltasuna'

Normaltasun berria eta aldatu beharreko ohitura zaharrak izan ditu hizpide Garbiñe Ubeda idazleak.

  • Garbiñe Ubeda

    Garbiñe Ubeda

    2:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Koronabirusak eragindako beldurrak eman du, antza, eman behar zuena, eta maskarak, desinfektatzeko jeleak eta elkarrenganako distantziak gorabehera, ari gara ari, apurka  gure ohiturak berreskuratzen, eta telebista kate guztietatik predikatzen zitzaigun koipe enpatikoa galtzen. Izan ere, zer da ba gizakia, ohituren arauetan bizi den animalia ez bada. 

Hemen, Hendaia den arrakala grabitatorio honetan, esate baterako, sanjoan-loreak adina ugaldu dira normaltasunean ikusten genituen estanpa tipikoak: hondartza lepo, txakur-gorotzak nonahi, autoak txunpa-txunpa doinuen bozgorailu eta supremazismoan oinarritzen den jendeak, lehengo lepotik burua". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.