Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Iñigo Urkullu lehendakaria, 'Faktoria'n

08:15etik aurrera entzun ahalko da Gasteizko estudioetan egingo den elkarrizketa.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu. Argazkia: EFE

Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du Maite Artolak asteazken honetan. 08:15etik aurrera entzun ahalko da Gasteizko estudioetan egingo den elkarrizketa.

Ondoren, Martxelo Otamendik, Xabier Barandiaranek eta Iker Riojak aztertuko dituzte elkarrizketak emandako nagusiak eta aktualitateak ekarriko dituen gainerako albisteak.

Goizeko zortziak jo aurreko zutabea Amagoia Gurrutxagak sinatuko du, eta, asteazkenero bezala, Koldo Almandozen zinema begiradak itxiko du saioa.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Alkizako Sormenaren Kabiak hirugarren deialdia aurkeztuko du, eta Koldobika Jauregi eskultore eta bultzatzailearekin eta iaz egonaldia egin zuen eta aurten epaimahaikide izango den Nagore Legarretarekinhitz egingo dugu. Jarraian, udalekuei begira jarriko gara, Amets Lahetjuzanekin (Uda Leku elkarteko garapen proiektuez eta formakuntzaz arduratzen da, eta Baionan, Uztaritzen, Biarritzen eta Hendaian egingo dituzte «Bilgunea» izenaz ezagutzen dituzten eguneko udalekuak) eta Ekain Kazabonekin (Donostiako «Axuri Beltza» elkartekoa) Eexeetara joango dira. 11:00etako albistegiaren ondoren, 'Zientzia eta pazientzia' tartea zabalduko dugu Eneko Axpe eta Uxune Martinez kolaboratzaileekin, eta, segidan, Maria Zunzunegi psikologoaren tartea izango dugu. 12:00etako albisteak entzun eta gero, Xabier Sukiak Erronkarira eramango gaitu, eta Oier Erkizia ezagutuko dugu, itxialdian txoriei argazkiak ateratzen aritu den 12 urteko mutikoa. Urdaibai Bird Center-en ere egingo dugu sartu-irtena.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia