Sinadura
Amagoia Gurrutxaga
'Zurikeria'
AEBn poliziak hildako George Floyd gogoan izanda, Ku Kux Klanen izara zuriak eta zurikeria izan ditu hizpide Amagoia Gurrutxaga kazetariak.
-
Amagoia Gurrutxaga
3:01 min
“Hegoaldeko arbolek fruitu arraroa dute./ Odola hostoetan, odola sustraietan,/ hegoaldeko brisatan gorpu beltzak balantzaka;/ fruitu arraroak zumarretatik zintzilika./ (...) Erroien mokorako fruituak,/ euriak melatu eta haizeak ferekatzekoak;/ eguzkitan usteldu eta arbolak jausten uztekoak”. Thomas Shipp eta Abram Smithen lintxamenduen argazkiak ikusitakoan idatzi zituen hitzok Abel Meeropol komunistak . Billie Holidayk egin zituen mitiko, "Strange fruit" kantuarekin, 1939an. Biak terroristatzat joko lituzke Donald Trumpek gaur egun". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko "Sinadura" Amagoia Gurrutxaga kazetariak.