Itxi

Sinadura

Aingeru Epaltza

'Eskuak zikintzea'

CAFek Jerusalemen hiria eta lurralde okupatuetako koloniak lotuko dituen tranbia egiteko irabazitako lehiaketari kirstsa dariola azpimarratu du Aingeru Epaltza idazleak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    3:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Compañía Auxiliar de Ferrocarriles du izena, baina CAF erraten dio jende guztiak. Arrazoi askorengatik da enblematikoa trengintzan aritzen den lehen mailako enpresa hau. Batetik, denbora: 2017an mende bat bete zuen Besainen. Bertzetik, tamaina: haren Fabrika Handian Goierriko eta inguruko 1600 laguni ematen die lana. Euskal Herritik atera gabe, Irunen eta Castejonen ere ekoizpen instalazioak ditu. Hortik kanpo, sei gehiago Estatu Espainiarrean, Estatu Batuetan eta Frantzian, eta munta gutxiagokoak Erresuma Batuan, Mexikon, Brasilen, Argentinan eta Portugalen. Euskaltzaletasunean ere bide urratzailea dugu CAF: 1995az geroztik ari da euskararen normalizaziorako planak aurrera eramaten. Erran gabe doa, euskal enpresa bat baldin bada bere itzala nazioartera hedatu duena, horixe da CAF. Metroko bagoiak berak eginak dira Bilbon, Bartzelonan, Madrilen, Hong Kongen, Washingtonen, Sao Paulon, Mexiko Hirian, Santiago Txilen edo Erroman. Mundu osoko 30 herritan haren tren bagoiak edo tranbiarakoak erabiltzen dituzte, bertzeak bertze, Suedian, Turkian, Frantzian, Indian, Hungarian, Estatu Batuetan, Belgikan, Herbehereetan, Alemanian edo Australian. Inor ez zen harritu joan den urtean irabazi zuenean Israelgo gobernuak antolatutako lehiaketa bat, hango enpresa batekin partzuergoa eratuta. Zertarako, ordea, eta Jerusalemgo tren arina egiteko, hau da, hiria eta lurralde okupatuetako koloniak lotuko dituen tranbia". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.