Itxi

Faktoria

Ostiralean

Julia Shershneva, "Faktoria"ko gertuko elkarrizketan

Errusiako Volgogradon (lehengo Stalingradon) jaio zen eta joan den udatik Ikuspegia erakundeko zuzendaria da. Bere ibilbideaz, atzerrian jaiotzeaz eta immigrazioaz ariko gara berekin.

  • Julia Shershneva

    Julia Shershneva

Errusiako Volgogradon (lehengo Stalingradon) jaio zen Julia Shershneva. Ekonomia ikasketak egin  ondoren, atzerrirako ikerketa aukeren bila hasita iritsi zen Euskal Herrira, EHUn  soziologia eta migrazioari buruzko masterra egitera. Gorka Morenoren lekua hartuta, joan den udatik ari da Ikuspegiko zuzendari lanetan. Bere ibilbideaz, atzerrian jaiotzeaz eta immigrazioaz arituko da ostiral honetako Faktorian, gertutik.

09:30etik aurrera izango da hori. Aurrez, Eneko Etxeberria, Mikel Serrano eta Lourdes Idoiaga elkartuko dira solasaldian eta Pablo Joxe Aristorenak jarriko die postadata lan-astean izandako albisteei.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, egunari umore printza jarriko dio Idoia Torregaraik. Ondoren, kirol jantzien, bizikleten eta bestelakoen salmentaz hitz egingo dugu Imanol Muñoz Ternua Group-eko marketing zuzendariarekin eta Iñigo Zarrabeitia Gasteiz BH-ko zuzendari komertzialarekin. 11:00etako albistegiaren ondoren, Amaia Albes diseinatzaileak euskaraz estanpatzen diren arropez eta ezkontzez hitz egingo digu, eta, ondoren, akainen erasoez hitz egingo dugu Yesi Barandika Izar Neiker-en osasun saileko ikertzailearekin. 12:00etan, berriz, Saskun taldea ezagutuko dugu. Nepalen kirol eskola sortzeko osatu dute taldea, eta Iherai Martinek eta Vanesa Blazquezek emango dizkigute xehetasunak.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia