Itxi

Sinadura

Amagoia Gurrutxaga

'Barraldi'

Tabernetako barrak berriro erabilgarri dauden honetan, hitz berri bat deskubritu du Amagoia Gurrutxaga kazetariak: barraldi.

  • Amagoia Gurrutxaga

    Amagoia Gurrutxaga

    2:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Barra, berriro erabilgarri, zioen titularrak. Barra b hizkiarekin zein v-rekin idatzi, zentzua zeukan esaldiak, eta hortxe ikusi nuen sublimatuta Normalitate Berria deitzen dioten hori: baimendutako zurrutaren eta gizonezkoen futbol partiden miran egotea, bideo-epaile laguntzaileekin. Jakin-minak hartaratuta, barra hitzaren senide niretzat ezezagun bat ere aurkitu nuen hiztegian: barraldi. Jenio txar- edo takar-aldiei esaten zaie horrela.

Haserre aroa ote da datorkiguna, bada? Ba omen doan Normalitate Zahar honengandik oso desberdina izango ote da?". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko "Sinadura" Amagoia Gurrutxaga kazetariak.