Faktoria magazina
Pikuak websaila
Pikuak: umoretik sexua eta feminismoa jorratzen dituen websaila
EITB.EUSen eta Gaztean entreinatuko da Pikuak websaila igandean. Maddi Castro sortzaile eta zuzendaria, Miren Nogales eta Amaia Ruiz de Galarreta aktoreak 'Faktoria' saioan elkarrizketatu ditugu.
-
Pikuak websailaren azala
16:46 min
Donostian bizi diren hiru neska gazte dira Pikuak websaileko protagonistak: Ainara, Leire eta Lore. Apustu ausarta eta berritzailea izan dela aitortu digu Maddi Castro Pikuakeko sortzaile eta zuzendariak 'Faktoria' saioan. Izan ere, jorratzen dituzten gai nagusiak sexua, feminismoa, pornoa eta langabezia dira, besteak beste.
Sarerako jaiotako proiektua izan zen; Donostiako Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategian ernaldutakoa. Tabakalera bertan hitz egin dugu Maddi Castro zuzendariarekin eta Miren Nogales eta Amaia Ruiz de Galarreta aktoreekin. EITB.EUS atarian estreinatzeaz gain, Italian eta Galizian ere ikusgai egongo dela esan digu Castrok. Ikusi hemen trailerra!