Faktoria
Ostiralean
Anjel Valdes, "Faktoria"ren gertuko elkarrizketan
Elkar diskoetxearen musika ekoizpebaren arduradunarekin hizketaldi pasadatxua izango du Maite Artolak.
-
Anjel Valdes
Angel Valdes izango dugu ostiral honetan "Faktoria" saioaren gertuko elkarrizketan. Elkar diskoetxearen musika ekoizpebaren arduradunarekin hizketaldi pasadatxua izango du Maite Artolak 09:30 aldera. Aurrez, solasaldian izango ditugu Xabier Barandiaran, Laura Mintegi eta Iñigo Aduriz tertuliakideekin, eta, besteak beste, atzerrian bizi diren euskal boto-emaleek dituzten arazoez arituko gara. Argentinan eta Mexikon bizi diren hainbat lagunekin hitz egin dugu.
Maddalen Arzallusena izango da 08:00ak aurreko sinadura.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, egunari umore printza jarriko dio Idoia Torregaraik, eta lotsa emanagan arren egin ohi ditugun gauzez ariko gara harekin. Segidan, “Berdindu” zerbitzuaren berri emango digu Joseba Martinez De Gereñuk, Berdindu Zerbitzuko teknikaria Gasteizen eta Aldarte erakundeko ekintzaileak. Ondoren, Filosofia merkea ekarriko digu Markos Zapiainek. 11etako albistegiaren ostean, Victoria Eugeniaren ateak zabalduko dituztenez, Jaime Otamendi Donostia Kulturako gerentearekin hitz egingo dugu. Ondoren, balkoi eta terrazek jasan dezaketen zamaz ariko gara Aitor Arizmendi arkitekto teknikoarekin.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".