Itxi

Faktoria

Asteartean

Oporrak eta igerilekuak, "Faktoria"n

Urdiainen eta Durangon izago gara bertako igerilekuen egoeraren berri jasotzeko. Magazinean, bestalde, tximeleta azala gaitzaz ariko gara Saioa Arrizabalagarekin, gaixotauna duen Markelen amarekin.

  • Igerilekua

    Igerilekua

Hondartzetako denboraldia hasi da Euskal Herrian. Eta zertan dira igerilekuak? Hondartzak gertu ez dituzten herrietan, udaran igerilekuak ezinbestekoak diren herrietan, nola kudeatuko dute COVID 19 garaian etorri zaigun errealitate berria? Galdera horri erantzunez osatuko du astearte honetako "Faktoria"k goizeko 09:30etik aurrera hasiko den tartea. Besteak beste, Urdiainen eta Durangon izango garaeta jasoko dugu, halaber, Arabako eta barrualdeko beste inguru batzuetako udalerrietako asmoen berri.

Horren aurretik, goizeko 09:00etan Nerea Azurmendi, Xabier Barandiaran eta Edurne Egino arituko dira aktualitateak dakarrenari buruzko analisian. Besteak beste, normaltasuna berriaren atarian, turismoa aktibatzen hasi oten den galdetuko dute.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Tania Arriagaren dekalogoa entzungo dugu. Ondoren, tximeleta azala deritzon gaitzaz ariko gara Saioa Arrizabalagarekin. Markelen ama da bera. Entsegu kliniko batean parte hartzen ari ziren ama zelulekin. Hobekuntza txiki bat antzeman zuten baina pandemiak dena bertan behera utzi die eta Markelen egoerak okerrera egin du. 11:00etako albisteak entzun ondoren, pandemiaren eragina aztertuko dugu transformazio digitalean, Enaitz Ezpeletarekin. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da bera datuen analisian eta zibersegurtasunean. Ondoren, opari berezi askoak ezagutuko ditugu. Beñat Telleriak (aitak behia oparitu zion jaunartzean), Lander Mendizabalek (aitonak bildotsa oparitu zion, ezkontza baten erdian) eta Alberto Sukiak (bera da bilobari bildotsa oparitu zion aitona eta berak ere jaso zuen txerrikumea opari gisa ) lagunduko digute horretan. 12:00etako albistegiaren ondoren, 'Sukaldalri Dema'n izango ditugu Pili Manterola eta Igor Zalakain, eta, azkenik, Andoni Bastarrika ezagutuko dugu, hondarra lanabes duen artista.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia