Sinadura
Amagoia Gurrutxaga
'Horrela egiten da Historia'
Amagoia Gurrutxaga
Juan Carlos Borboikoa eta Felipe Gonzalez hartu ditu miran, besteak beste, Amagoia Gurrutxagak.
-
Amagoia Gurrutxaga
2:50 min
"Esoterismoak bizi gaitu, diost Ak. Adibideak eman dizkit. 1) Ume parketan erabat arriskutsuak diren koronabirusak tabernetako terrazetan indargabetzen dituzten dekretu ia magikoak ditugu zuzentarau. 2) Espainiako Repsolek akordioa itxi du Saudi Arabiako Aramcorekin, hau da, erregai fosilen erabileraren munduko sustatzaile nagusiarekin, eta akordioa ingurumenaren aldeko albiste bihurtu zaigu Josu Jon Imazek kontatu digulako eta Bilbon kokatu dutelako. Eta 3) Saudi Arabiaren oso laguna den Juan Carlos Borboikoaren koadroa kendu dute Nafarroako parlamentutik, eta haren seme Feliperena bertan utzi, ustelkeria margolari batek ekarri izan balu bezala eta ez Franco diktadoreak oinordetzan utzitako erregimenaren markoak". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko "Sinadura" Amagoia Gurrutxaga kazetariak.