Faktoria magazina
EMAKUMEZKOEN FUTBOLA
"Camp Nou zelaiko aparkalekuan jokatu genuen"
Emakumezkoen futbolaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertu ditugu Ainhoa Tirapu, Ainhoa Bakero eta Ixiar Bakerorekin.
-
Emakumezkoen futbola
24:55 min
Emakumezkoen futbola izan dugu hizpide 'Faktoria' saioan. Sorrera eta lehenengo pausoak nolakoan izan ziren azaldu digute Ixiar eta Ainhoa Bakero ahizpek. Añorga taldearekin, Camp Nou futbol zelaiko aparkalekuan jokatzetik Arcangel estadioa inauguratzera igaro ziren. Hainbat titulu irabazitakoak dira eta urte haietako bizipenen inguruan jardun dugu.
Ainhoa Tirapurekin aldiz, gaur egungo zein etorkizuneko lehiaketa izan dira protagonistak. Aurten aurrerapauso handi bat lortu dute sinatutako hitzarmenari esker baina oraindik ez dela nahikoa azpimarratu du Athleticen ibilitako atezain nafarrak.