Faktoria
Ostegunean
Banketxeetako ordutegiak eta Kontseilua, osteguneko "Faktoria"n
Alarma-egoeran euskal hiztunek jasandako eskubide zapalkuntzaz hitz egingo dugu Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaorekin.
-
Paul Bilbao, ETBn
Alarma-egoeran euskal hiztunen komunitatearen eskubideak “zapaldu” direla salatu berri du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Agerian geratu diren gabeziei aurre egiteko neurriez eta gaurkotasunari lotutako bestelako gaiez hitz egingo dugu "Faktoria"n Paul Bilbao idazkari nagusiarekin, 09:30etik aurrera.
Aurrez, bestelako gaiak ere landuko ditu saioak. Alarma-egoerak iraun duen bitartean, finantza-erakundeek aurrez aurreko arretarako ordutegiak murriztu dituzte, eta aurrerantzean neurri horiei eusteko aukeraz galdetu diegu Kutxabankeko eta Euskadiko Kutxako ordezkariei.
Solasaldian, Xabier Riezu, Martxelo Otamendi eta Javier Diaz-Noci arituko dira; ekonomiari buruzkoak Niko Cuencaren eskutik helduko dira eta Aingeru Epaltzak sinatuko du eguneko zutabea.
10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".