Sinadura
Aingeru Epaltza
'Ofiziala'
Begoña Urroz Ibarrola ETAk ez zuela hil esanez 'El Pais' egunkariak atzo argitaratu zuen albistea izan du hizpide AIngeru Epaltza idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
2:59 min
"Ofiziala da jadanik: Begoña Urroz Ibarrola ez zuen ETAk hil. Tira, ofiziala duela urtebete zen, baina El Pais egunkariak atzo argitaratu zuen zaharra zen berria, eta Espainiako erresuman gauzak ez dira benetan gertatzen El Pais-ek argitaratzen dituen arte. Egunkari horrek berak duela hamar urte jo zuen ontzat, titular handiak erabiliz, jende aunitzen iritziz buru-buztanik ez zuen teoria, alegia Begoña Urroz izan zela ETAren lehen biktima. Etzi, ekainak 27, 60 urte beteko dira Donostiako Amarako tren geltokian lehergailu batek eztanda egin zuenetik. Leherketak lau zauritu eta hildako bat eragin zuen: Begoña Urroz. Haren aita-amak euskaldunak ziren, Beintza-Labaiengoak. Eta hogei hilabete zituen. Neskatikoaren heriotza inoiz ez zen ETAren kontadurian sartu". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.