Faktoria
Ostiralean
Espazioko lehiaz, "Faktoria"n
Cañaveral lurmuturrera Sener enpresako antenak ongi hedatzen ziren ikustera egindako bidaiaz eta espazioko lehia indarberrituaz hitz egingo dugu Iñaki Pintorekin.
-
Cabo Canaveraleko irudi bat
Iñaki Pinto ingeniaria eta Solar Orbiter proiektuko kide da. Joan den otsailean Cañaveral lurmuturrean izan zen, eguzkira inoiz gehien gerturatuko den gailuko antenak eta hedagailuak, Senerren egindakoak, ongi zabaltzen ote ziren bertatik bertara egiaztatzen. Lau hilabete daramatza Europako Estazio Agentziako zunda horrek gure izarrera bidean, baina oraindik bidearen zati txiki-txiki bat baino ez du bete. Bidaia horretaz eta espazioko lehia indarberrituaz arituko da ostiral honetan "Faktoria"n, gertuko elkarrizketan.
09:30etik aurrera izango da hori. Aurrez, solasaldiaren tartean, Iñigo Aduriz, Laura Mintegi eta Jesus Prieto-Mendaza elkartuko dira mahaiaren bueltan.
08:00ak aurreko iritzi-tartea kantuan ekarriko du Maddalen Arzallusek.
10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, asteko umore printza ekarriko digu Idoia Torregaraik, eta udako kantuen errepasoa egingo dugu berekin. Jarraian, “Amaidan Salah, herri baten" dokumentalaren zuzendari Txema Garciarekin hitz egingo dugu. Saharako kanpalekuetan kirola egiteko gunea berritzeko egin dute filma. Ondoren, Markos Zapiainen Filosofia merkearen tartea izango dugu. 11:00etako albistegiaren ondoren, Jabier Muguruza musikariari elkarrizketa pertsonala egingo diogu eta Playmobil pertsonalizatuak egiten dituen Peio Agirre ezagutuko dugu gero. 12:00etako albisteak entzun ondoren, berriz, Iker Rodriguez luthierra ezagutuko dugu (Arima Guitars).
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".