Itxi

Faktoria

Ostiralean

Arantxa Tapia, "Faktoria"n

Hauteskunde kanpainako elkarrizketa sortan, EAJren Gipuzkoako hautagaia izango dugu. Gainera, Baionan autobus gidari batek izandako erasoaren harira, Chronopluseko Ekaitz Bergaretxe izango dugu.

  • Aranxta Tapia

    Aranxta Tapia

Arantxa Tapia elkarrizketatuko dugu ostiralean ‘Faktoria’n. Hauteskunde kanpainako elkarrizketa sortan, EAJren Gipuzkoako hautagaiaren txanda izango da, 08:30etik aurrera.

Solasaldian, Javier Arrietak, Nerea Azurmendik eta Iñigo Adurizek parte hartuko dute. Besteak beste, igandean Baionan autobus gidari batek jasandako erasoa izango dute hizpide. Ekaitz Bergaretxe Chronoplus autobus sareko gidariak emango du egunotan bizitzen ari direnaren berri.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, Irati Sarasuaren 'Zaratategia' izango dugu. Jarraian, elkartasun erronka egingo du Nahia Gomezen alde (glomerulonefritis gaitza du) Karlos Moranek:3.000 kilometro egingo ditu (1.000 Zegama Aizkorriko ibilbidean, 1.000 bizikletan eta 1.000 asfaltoan). Nahiaren amarekin hitz egingo dugu. Bestalde, Tamara Ferrari lankidea Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko lehendakari Javi Puertasekin Azpeitiko Tren Museoan izango da. 11:00etako albisteak entzun ondoren, Ugaitz Alegria gure antzerki coach-aren aholkuak entzungo ditugu eta, segidan, Errenteriako Jantzien Museora joko dugu, egoera honi lotutako bi erakusketa baitaude: lehena, 1918-19an izan zen gripe espainolaren garaian erabili ziren maskarak erakusten dituena. Bigarrena, modari lotutakoa, distantzia soziala mantentzen zuten soinekoena. 12:00etan, berriz, Ane Lindane eta Eunate Sarasola gure birus-ehiztariak izango ditugu eta, azkenik, arrainek garagardoa maite ote duten galdetuko diogu Aztiko Mikel Oriveri.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia