Faktoria
Asteartean
Itxaso Atutxa, "Faktoria"n
Hauteskundeen emaitzak Euzkadi Buru Batzarrean xehetasunez aztertu ondoren izango dugu Bizkai Buru Batzarreko presidentea. EHren eta esklabotzaren loturaz, berriz, Jose Antonio Azpiazu historialaria.
-
Itxaso Atutxaren artxiboko irudi bat. Argazkia: Euskadi Irratia
Igande honetako hauteskundeak irabazi eta emaitzak Euzkadi Buru Batzarrean herriz herri aztertu ondoren, etorkizun gertukoari buruz galdetuko diogu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteari. Elkarrizketa 09:00etan hasiko da.
Hauteskundeen ondorengoez osatuko dute analisia Julen Orbegozok, Nerea Azurmendik eta Javier Arrietak, solasaldian.
09:30etik aurrera, Euskal Herriaren eta esklabotzaren arteko harremanei buruz arituko gara Jose Antonio Azpiazu historialariarekin.
10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, 'Diorama' tartean, mugikortasunaz eta arkitekturaz ariko gara Oier Martinez eta Jon Ander Agirre kolaboratzaileekin. Bestalde, Donostiako Easo kalea ireki eta San Martin kalea itxiko dute gauerdian, eta bertara joko dugu hainbat merkatari eta ostalarirekin hitz egiteko. Nerea Arriolak etxeak aztertzeari ekingo dio bere umore tartean, eta 'Zirimola' tartean, Bolivia hobeto ezagutzen lagunduko digute Xabier Azkargortak (Bolivian bizi den futbol entrenatzaile erretiratua), Eñaut Gereñuk (Boliviara urtero joaten den enpresaria, Gertuko enpresaren zuzendaria) eta Miren Alunak (8 hilabetez Bolivian bizi izan zena). Gainera, Kroaziako Split hirira euren lanak ezagutzera emateko joatekoak diren Miren Gesalaga, Marta Barragan eta Iñaki Elosua artista gazteak ezagutuko ditugu. Azkenik, 'Paris-Paris' tartearekin izango dugu Euken Ostolaza.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".