Itxi

2020/07/14

14:34

Faktoria

Asteazkenean

Maddalen Iriarte, "Faktoria"n

Hauteskundeetako emaitza onen ostean, gertuko etorkizun politikoaz galdetuko diogu EH Bilduren lehendakarigaiari. Gainera, DYAko ordezkariekin hitz egingo dugu pandemiak eragin dien zulo ekonomikoaz.

  • Maddalen Iriarte, hauteskunde gauean. Argazkia: EFE

    Maddalen Iriarte, hauteskunde gauean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igande honetako hauteskundeetako emaitza onen ostean, gertuko etorkizun politikoari buruz galdetuko diogu Euskadi Irratiko "Faktoria"n Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiari. Elkarrizketa 09:00etan hasiko da.

Hauteskundeen ondorengoak eta aktualitateak dakartzan gainerakoak aztertuko dituzte Iker Riojak, Mikel Irizarrek eta Jesus Prieto-Mendazak, solasaldian.

09:30etik aurrera, DYAko ordezkariekin hitz egingo dugu, osasun laguntzarako erakunde horrek pandemiak eragin dien zulo ekonomikoari aurre egiteko egin duten laguntza eskaeraren gainean.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, Lierni Ibargutxi lankideak Ozeaniako Trobriand uharteetara eramango gaitu audioturismo bidez. Jarraian, Gasteizko hegaztien gida aurkeztuko digu Andoni Llosa gidaren itzultzaile eta ornitologoak, eta Sara Delgado 'Brava' DJa ezagutuko dugu Udako Ikastaroei eskainitako tartean. 11:00etako albistegiaren ostean, Mutrikura joko dugu Tomas Urionabarrenetxearen ibilgailu anfibioan txangoa egitera, eta Ibai Luqueren 'Fakt-art' tartea zabalduko dugu gero. 12:00etan, berriz, Oskar Estangaren inprobisazioaren txanda izango da, eta, azkenik, Euskaltzaindiak hiztegia egunerako du eta 700 sarrera berri jaso dituenez, Miren Urkia hiztegiaren arduradunarekin hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Euskadi Irratia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;