Itxi

Faktoria

Ostegunean

Herri izendegia eta Karmele Jaio, "Faktoria"n

'Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia' lanaren harira hitz egingo dugu Patxi Salaberri eta Luis Mari Zaldua filologoekin. Gianera, pintxopotea egingo dugu Karmele Jaio idazlearekin.

  • Karmele Jaio. Argazkia: ETB

    Karmele Jaio. Argazkia: ETB

Patxi Salaberrik eta Luis Mari Zalduak kaleratu dute Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia liburua. "Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, izen horiek historian zehar aurkezten dituzten formak eta duten edo duketen etimologia azalpena", diote egileek. Biak izango ditugu ostegunean "Faktoria"n, 09:30etik aurrera. Aurretik, solasaldian izango ditugu Pilar Kaltzada, Martxelo Otamendi eta Xabier Riezu.

10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta. Hasteko, 'Dendaosteak' tartean, botika bateko robot batek nola lan egiten duen ikusiko dugu. Jarraian, Elene Arandia kantariari Shazama arakatuko diogu. 11:00etan, transmisioaren inguruko azken ikerketez eta maskararen garrantziaz arituko zaigu Izortze Santin EHUko irakasle eta Biocruceseko ikertzailea, eta arrantxoen mundura eramango gaitu berriz ere David Romtvedt estatubatuar euskaldunduak. 12:00etan, berriz, pintxo-potea egingo dugu Karmele Jaio idazlearekin, eta Donostian, Kofradia - Itsas Etxearen inaugurazioan ere izango gara.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia