Faktoria
NEKANE BALLUERKA
"Beti eskatuko dut finantziazio handiagoa; ikerketa mantendu beharko genuke"
"Faktoria"n izan da EHUko errektore nagusia. Izurriaren ondorioz nekatuta dagoela aitortu digu, eta iradoki du ez dela berriro aurkeztuko errektore kargura.
-
NEKANE BALLUERKA
20:56 min
Itxialdi garaian, 53 ikasgai online ematetik, 8.000 ematera pasa ziren bat-batean. Unibertsitateko komunitate guztiak egoerara egokitzeko egindako esfortzua baloratu du Nekane Balluerka EHUko errektoreak. Oro har, egokitzapena eredugarria izan dela uste du; hori bai, irakasleak online pedagogian formatzeko ahalegin handiagoa egingo dute aurrerantzean.
Euskal Herriko Unibertsitateko lantaldeak pandemiari aurre egiteko egindako lanaz harro mintzatu da. Ez bakarrik ikertzaileei dagokionez; besteak beste, filosofiaren edo psikologiaren ikuspegitik egindako lana ere goraipatu ditu. Unibertsitateko ikertzaileek garatutako PCR testen balioa ere nabarmendu du; Jaurlaritzarekin izandako aferaren inguruan, esan du gobernuak beste lehentasun batzuk izango dituela, eta errespetatzen dituela.
Ikasturte berriari begira, osasun egoeraren araberako hiru aukera dituzte mahai gainean. Gaur gaurkoz, asmoa da eskolen %75 aurrez aurre egitea. Sei gradu edo gradu bikoitz berri emango dituzte irailetik aurrera.