Faktoria magazina
Erleak
"Aikur" erle museoaren azken egunak
Erleak lanean zuzenean ikusteko aukera eskeintzen duen Euskal Herriko museo bakarra da Urretxuko Aikur museoa eta Uztailaren 31n itxiko ditu ateak
-
Aikur museoko erlauntza
17:24 min
Josune Epelde, Aikur museoko arduradunarekin hitz egin dugu Faktoria saioan, museora bertara hurbilduta. 25 urteren ondoren eta 45.000 pertsonaren bisita jasota, museoa ixtea erabaki dute. Erretiroa hartuko dute Josunek eta bere senar Elias Otegik eta euren seme Aitorrek ezti ekoizpenari eutsiko dion arren, museoa itxita izango da.
Erleen komunikazio eta antolaketa gaitasunaz txundituta geratu gara, Josune Epeldek eman dizkigun azalpen aberatsei esker.
Museoa bisitatzeko azken egunak dira hauek eta aukera ezin da alferrik galdu. Uztailaren 31n itxiko dute Urretxuko AIKUR erle museoa.