Faktoria magazina
MARTIN DE MARTE
"Psikodelia, indie eta pop estiloak ekarri ditut Martetik, udako egun beroetarako"
Martin de Marte musikari zarauztarrak disko berria kaleratu du. Berak egin eta ekoiztutako lanean estilo ezberdinak nahastu ditu, eta Youtube eta Spotify plataformetan entzun daiteke.
-
Martin de Marte, Euskadi Irratian.
24:31 min
Hamaika kantu bildu ditu Martin de Marte zarauztarrak bere lan berrian. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abesten ditu eta hainbat musika estilo uztartzen ditu musikari gazteak.
Kantatu soilik ez, musika tresna guztiak ere berak jo ditu lan honetan: gitarra, baxua, bateria eta pianoa, Mac DeMarco kantautore kanadiarrak eta bere erreferente nagusi izan denak egiten duen bezala.
Bakarkako ibilbideari ekin aurretik, Bluebeans taldean aritu zen Marteko Martin. Taldeak ez zuen diskorik kaleratu baina zenbait kontzertu eskaini zituen. Orain, zuzenerako taldea osatu nahi du. Jon Ferrera laguna aldamenean izango du gitarrarekin, baina bateria, baxua eta pianoa joko duten musikariekin ere elkartu nahi du, kontzertuak eskaintzen hasteko.
Udako egun beroetarako bezala, edozein unetan eta edozein lekutan entzuteko musika egiten du Martin de Martek. Hemen, "Faktoria"n egindako elkarrizketa, entzuteko.