Faktoria
"Albiste Faktoria"
Iñigo Urkullu bateragune auziaz: 'Gorenean esperantza dut'
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Euzkadi Buru Batzarreko burua Euskadi irratian egon da.
Bateragune sententzia
Sententzia bera harriduraz hartu du jeltzaleen buruak ‘Inork ez du uste dena ETA denik’. ‘Atxilotuak izan zirenean, salaketa publikoki egin genuen. ’Gorenak kontrako epaia emango duela ustea du Urkulluk. ‘Epaitegi nazionala zein testuingurutan bizi den hartu behar da kontutan’.
Ezker Abertzaleak ‘ETA-ri bertan behera geratzeko eskatu beharko lioke ’.
SORTU
Hasiera hasieratik ezker abertzaleak hauteskundeetan egon beharko lukeela uste du Iñigo Urkulluk. ‘Egin zuten bideagatik, garbi geratu baitzen egin zuten apostua’. ‘Estatuko abokatuak erabilitako argudioak harritu egin naute’. ‘Ez dakit nahiz eta Sortu legeztatu hauteskundeetan egongo den’.
Bryan Currin
Donostian dago abokatu hegoafrikarra. ‘Ez dut publikoki esango berarekin bildu naizenik. Diskrezioz egiten dut lan. Azken orduetan lanean nabil, nahiz eta ez esan zeinekin. Ni prest nago edonorekin hitz egiteko’.
Talde internazional honen helburuari begira. ‘Ezker Abertzaleari bultzada eman beharko lieke, ETA-rekin guztiz amaitzeko’.
Patxi Lopez
Bake eta elkarbizitzaren plana oraindik ez dutela jaso azaldu du Iñigo Urkulluk. ‘Sormenean bizi gara, alderdi politikoek gai bati ekitean albiste izaten da nahiz eta beste batzuk aurretik lan bera egin’. Alderdi Popularra eta PSOE-k egindako plan horren inguruan mesfidantza agertu du Urkulluk, ‘Oraindik ez dakigu ezer’.
Eudel
Eudeleko presidente berriaren aukeraketa Bilduren esku egon omen zen. ‘Donostian bildu ginen zerrenda bateratu bat aurkezteko. Baina ez genuen erantzunik jaso. Beraien barne hika-mikak irabazi du, eta horregatik ez dute beraien hauta zerrenda propiorik ere aurkeztu’.
EAJ barruan
Militantzia barne hausnarketan dagoela azaldu du. Izen aldaketari buruz ere aritu da Partido Nacional Vasco-ri buruz ‘Globalizazio batean bizi garela ezin dugu ahaztu, baina militanteek aukeratuko dute zein izenekin geratu’.
Bateragune sententziaSententzia bera harriduraz hartu du jeltzaleen buruak ‘Inork ez du uste dena ETA denik’. ‘Atxilotuak izan zirenean, salaketa publikoki egin genuen. ’Gorenak kontrako epaia emango duela ustea du Urkulluk. ‘Epaitegi nazionala zein testuingurutan bizi den hartu behar da kontutan’. Ezker Abertzaleak ‘ETA-ri bertan behera geratzeko eskatu beharko lioke ’.SORTUHasiera hasieratik ezker abertzaleak hauteskundeetan egon beharko lukeela uste du Iñigo Urkulluk. ‘Egin zuten bideagatik, garbi geratu baitzen egin zuten apostua’. ‘Estatuko abokatuak erabilitako argudioak harritu egin naute’. ‘Ez dakit nahiz eta Sortu legeztatu hauteskundeetan egongo den’.Bryan CurrinDonostian dago abokatu hegoafrikarra. ‘Ez dut publikoki esango berarekin bildu naizenik. Diskrezioz egiten dut lan. Azken orduetan lanean nabil, nahiz eta ez esan zeinekin. Ni prest nago edonorekin hitz egiteko’.Talde internazional honen helburuari begira. ‘Ezker Abertzaleari bultzada eman beharko lieke, ETA-rekin guztiz amaitzeko’.Patxi LopezBake eta elkarbizitzaren plana oraindik ez dutela jaso azaldu du Iñigo Urkulluk. ‘Sormenean bizi gara, alderdi politikoek gai bati ekitean albiste izaten da nahiz eta beste batzuk aurretik lan bera egin’. Alderdi Popularra eta PSOE-k egindako plan horren inguruan mesfidantza agertu du Urkulluk, ‘Oraindik ez dakigu ezer’.EudelEudeleko presidente berriaren aukeraketa Bilduren esku egon omen zen. ‘Donostian bildu ginen zerrenda bateratu bat aurkezteko. Baina ez genuen erantzunik jaso. Beraien barne hika-mikak irabazi du, eta horregatik ez dute beraien hauta zerrenda propiorik ere aurkeztu’.EAJ barruanMilitantzia barne hausnarketan dagoela azaldu du. Izen aldaketari buruz ere aritu da Partido Nacional Vasco-ri buruz ‘Globalizazio batean bizi garela ezin dugu ahaztu, baina militanteek aukeratuko dute zein izenekin geratu’.