Itxi

Faktoria

Amaia Jauregi, Suedia

'Suedian, herritarroi jarri digute koronabirusari aurre egiteko ardura'

Amaia Jauregi ikertzaile tolosarra Suedian bizi da 2017tik.

  • Amaia Jauregi, Suedian bizi den biologoa

    Amaia Jauregi, Suedian bizi den biologoa

    22:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Suediako gobernua, Europan eta munduan salbuespena da. Koronabirusari aurre egiteko estrategian, taldekako immunitatearen aldeko apostua egina du baina, datuak ez ditu alde: herritarren % 7k bakarrik lortu du inmunizazioa eta 4.000 hildako baino gehiago izan dituzte. Bi urte daramatza Suedian Amaia Jauregi Tolosako ikertzaile gazteak. Faktoria albistegian kontatu du, suediarrek ez dutela inolako debekurik jaso, 'ez itxialdi, ez musuko, ez eta segurtasun distantzia errespetatzeko bete beharrik ere'. Jauregi ikertzailearen ustez, langileen bizkar jarri dute, pandemiari aurre egiteko ardura eta autokritika gehiago eskatu dio Suediako gobernuari.