Faktoria
Izaskun Landaida, Emakunde
"Telelanak ezin du tranpa izan emakumeentzat"
Emakundeko zuzendariak etxetik egindako lanaren arautzea eskatu du.
-
Izaskun Landaida, Emakunde
21:15 min
COVID 19ak gehiago sakondu du gizon eta emakumeen arteko berdintasun eza. Emakundek egin duen txostenaren arabera, bereziki zaintzaren esparruan gertatu da egoeraren okertzea, emakume askok "familiaren ongizatearen" alde, euren lana utzi eta zaintzari ekin diote. Askoz gehiago izan dira telelana eta zaintza uztartu dituzten emakumeak. Ate joka dugun ikasturte berriaren hasierak Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, kezkatzen du, eta eskaria egin du gaur goizean 'Faktoria'n: "egoera berezi baten aurrean gaude, arautu behar da telelana, ezin da emakumeentzat tranpa bihurtu".
Salaketak
Itxialdiak, mugimenduen murrizketak eta udarako jaien desagerpenak indarkeria matxistaren salaketa gutxitzea ekarri du. 2020ko udararen zenbakien zain, ekainekoak dira azken datu ofizialak eta jaitsiera agerikoa da: "pasa den urtearekin alderatuz, oro har, %30 salaketa gutxiago jarri dira eta nabarmena izan da Bizkaian izan den gutxitzea", Izaskun Landaida Emakunde zuzendariaren arabera.