Itxi

Faktoria

Turismoan jaitsiera

"Bigarren olatua iragarri eta berehala, bertan behera utzi dizkigute erreserbak"

Joseba Goirigolzarri, Destino Bilbao Bilboko Hotelen elkarteko bozeramailea eta Idoia Ezkurdia, NEKATUR Euskadiko Nekazalaturismo elkarteko zuzendaria, elkarrizketatu ditugu 'Faktoria'n.

  • Turismoaren jetsiera Euskadin

    Turismoaren jetsiera Euskadin

    22:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espero zen kolpea eta Eustatek, Euskadiko Estatistika Erakundeak, baieztatu du: uztailean ere behera egin du turismoak Euskal Herrian. Aurreko urtean izan ziren gaualdien erdia izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina, jaitsiera handiena Bizkaian izan da. Atzerritik etorri ohi ziren bisitarien kopurua asko gutxitu izanak kaltetu du Bizkaia. Beherakadaren bi arrazoi eman ditu 'Faktoria' albistegian, DESTINO BILBAO Bilboko hotelen elkarteko bozeramaileak, Joseba Goirigolzarrik: "nazioartean turisten joera hondartzak zituzten hirietara joatea izan da eta horrekin batera, argi dago baieztatzen diren koronabirus datuek" turistak uxatu dituela. Ideia horrekin bat egin du Euskadiko nekazalturismo etxe gehienak elkartzen dituen NEKATUR elkarteak. Idoia Ezkurdia zuzendariak baieztatu du: "bigarren olatua baieztatu eta berehala, erreserbak bertan behera utzi zituzten".

Donostian jaitsiera apalagoa izan da eta abuztuan datu hobeak izaten ari direla esan du 'Faktoria'n, Isabel Arrizabalagak, Donostiako udaleko turismo zuzendariak. Bilbon, aldiz, abuztua ez da askoz hobea izango, "hotelen gelen herena baino gutxiago bete da" eta Nekazalturismoko etxeek ere, abuztuan aurreko hilabetean baino bisitari gutxiago abuztua ez da askoz hobea izango, 'hotelen gelen herena baino gutxiago bete da' eta Nekazalturismoko etxeek ere, abuztuan aurreko hilabetean baino bisitari gutxiago jaso dituzte. Dena den, irailarekin kezkatuta daude hoteletako arduradunak: "irailerako Bilbon hotelen %10 baino ez dute erreserbatu". Egoera honen aurrean, ez du baztertu Euskal Herritik kanpo hainbat hoteletako bidea jarraitzea eta hemen ere, bezero kopuru txikiarengatik, hainbat hotelek ateak itxi behar izatea.