Faktoria magazina
Zirimola
"Bizitzeko modua da gehien gustatzen zaidana Australiaz: lasai bizi dira"
Garazi Romero eta Arrate Arbiza 2012tik bizi dira Australian. 'Faktoria' saioko azken Zirimolan ezagutu dugu Australia Romero eta Arbizaren laguntzarekin.
-
Australia ezagutu dugu 'Faktoria' saioko Zirimolan Garazi Romero eta Arrate Arbizaren laguntzarekin
28:21 min
Australia hobeto ezagutu dugu 'Faktoria' saioko Zirimola tartean: nola bidaiatu bertatik, zer ikusi, zer jan, nolakoa den hango jendea, lan egitea erraza ote den... zalantza horiek guztiak argitu dizkigute Australian bizi diren Garazi Romerok eta Arrate Arbizak. "Naturarekin lotutako planak egiten dituzte: surfa, mendia, skia...", Garazi Romeroren hitzetan. Duela 8 urte joan zen bertara Romero, erizaina da eta han jarraitzeko asmoa duela esan digu. Arrate Arbiza ere 2012an joan zen Australiara eta han ikusi zuenak maitemindu zuen. Irakaslea da bera eta "Australian duten bizitzeko modua" maite duela gehien esan digu.