Faktoria magazina
Moriarti Produkzioak
"Ikusleek gure pertsonaiekin enpatia izatea bilatzen dugu; beren akats eta guzti"
Moriarti produktorako Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zine zuzendari eta gidoilariak gonbidatu izan ditugu 'Faktoria' saioko azken pintxopotean
-
Moriartiko Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga 'Faktoria' saioko Pintxopotean
31:04 min
Moriartiko Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga 'Faktoria' saioko azken Pintxopotean izan dira. Euren lanaz eta pelikulez galdetu diegu; baina euren iritziak eta sekretuak ere ezagutu nahi izan ditugu. Oso Pintxopote emankorra izan da gaurkoa ere: egindako ibilbideaz gain, etorkizunaz, zinemaldietan sortzen diren harremanez, aktoreez, politikaz edota maitasuna egiteaz hitz egin dugu Moriartikoekin.
Etorkizunari dagokionez, esku artean hainbat proiektu dituztela esan digute; eta, zinemaldiez galdetuta, "Donostiako Zinemaldia funtsezkoa izan da guretzako, gure pelikuletan jarri izan dute fokua eta horrek asko lagundu digu gure lana ezagutzera ematen", aitortu digu Aitor Arregik. Arrakastaren inguruan galdetuta, Jon Garañok horrela erantzun digu: "arrakasta bi gauza izan daitezke: jende asko joatea zure pelikula ikustea edo ikusleak zure lanarekin konektatzea eta esan nahi duzun hori iristea". Jose Mari Goenagak beste gako bat gehitu du "ikusleek gure pertsonaiekin enpatizatzea bilatzen dugu. Pertsonaia zuriak egin gabe, akatsekin ere, onartzea eta enpatizatzea".