Itxi

Faktoria

Euskadi Irratia

Europar Batasunak ez dizkio Greziari dirulaguntzak emango oraingoz

A.Z

Euskadi Irratia

Diru horren beharra zuen Papandreuren gobernuak urriko soldatak ordaindu ahal izateko.

Hala ere, diru hori jasotzeko baldintza bat bete behar zuen Greziako gobernuak: Urtea %7,6ko defizitarekin amaitzea. Baina muga horren gainetik bukatuko du urtea.
Atzo zazpi orduko bilera egin zuten Euroguneko finantza ministroek. Europako batasuneko agintariek entzun nahi ez zuten notizia entzun zuten atzo Greziako ekonomia ministroaren eskutik. Greziak ez du gaitasunik zorra gainditzeko.
Ezinbesteko baldintza zuen hau Papandreuren gobernuak, 27en, Europako Banko Zentralaren eta Nazioarteko Moneta Funtsaren laguntza jasotzen jarraitzeko.
Bitartean murrizketa gogorrak aurreikusi ditu azken orduetan Yorgos Papandreu agintari sozialdemokrataren gobernuak. Urtea amaitu aurretik 6.600 milioi euro murriztuko ditu alor publikoan, eta 30.000 funtzionarioren lanpostuak gutxituko ditu, aurten bertan 300 milioi euro aurrezteko asmoz.
Funtzionario horiek ‘erreserba’ deitu diotenean sartuko dira, soldataren %60 kobratuz urtebetean. Epe hori igaro ondoren lana galduko dute, besterik topatu ez dutenek. Langabezia ofiziala %16koa den herrialdean albistea ez da batere goxoa izan.
Greziak gehiegizko zorra zuela eta Europaren laguntza behar zuela onartu zuenetik, gobernuak egin duen beste murrizketa da hau, beste askori gehitzen zaiona.
Azkena, irailaren 27an erabakitakoa, higiezinen jabetzari zerga ezartzea. Horren aurretik soldaten eta pentsioen %40ko murrizketak, kaleratzeak... Gizartea haserre, egunerokoak dira protestak, alor guztietan, eta bihar, greba orokorra dute, hamaikagarrenez.

Hala ere, diru hori jasotzeko baldintza bat bete behar zuen Greziako gobernuak: Urtea %7,6ko defizitarekin amaitzea. Baina muga horren gainetik bukatuko du urtea. Atzo zazpi orduko bilera egin zuten Euroguneko finantza ministroek. Europako batasuneko agintariek entzun nahi ez zuten notizia entzun zuten atzo Greziako ekonomia ministroaren eskutik. Greziak ez du gaitasunik zorra gainditzeko. Ezinbesteko baldintza zuen hau Papandreuren gobernuak, 27en, Europako Banko Zentralaren eta Nazioarteko Moneta Funtsaren laguntza jasotzen jarraitzeko. Bitartean murrizketa gogorrak aurreikusi ditu azken orduetan Yorgos Papandreu agintari sozialdemokrataren gobernuak. Urtea amaitu aurretik 6.600 milioi euro murriztuko ditu alor publikoan, eta 30.000 funtzionarioren lanpostuak gutxituko ditu, aurten bertan 300 milioi euro aurrezteko asmoz. Funtzionario horiek ‘erreserba’ deitu diotenean sartuko dira, soldataren %60 kobratuz urtebetean. Epe hori igaro ondoren lana galduko dute, besterik topatu ez dutenek. Langabezia ofiziala %16koa den herrialdean albistea ez da batere goxoa izan. Greziak gehiegizko zorra zuela eta Europaren laguntza behar zuela onartu zuenetik, gobernuak egin duen beste murrizketa da hau, beste askori gehitzen zaiona. Azkena, irailaren 27an erabakitakoa, higiezinen jabetzari zerga ezartzea. Horren aurretik soldaten eta pentsioen %40ko murrizketak, kaleratzeak... Gizartea haserre, egunerokoak dira protestak, alor guztietan, eta bihar, greba orokorra dute, hamaikagarrenez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia