Faktoria
Asteazkenean
5G teknologia: gida, aukera eta kezkak, "Faktoria"n
Mikel Zorrilla, Xabier Barandiaran eta Zaloa Campillo adituekin aztertuko dugu gaia.
-
5G
G-5 aroan bizi gara dagoeneko. Iritsi da Euskal Herrira eta hemendik aurrera hasiko da garatzen. Informazioa eta infoxikazioa, bietatik, iritsi zaizkigu teknologia horrekin batera. 5-Ga zer den, zein aukera zabaltzen dituen eta zein kezka piztu… horiei denei erantzuten ahaleginduko da asteazken honetako "Faktoria" Mikel Zorrilla Vicomtech-eko komunikabide digitalen arduradunarekin, Xabier Barandiran Adimen artifizialean adituden filosofoarenkin eta Zaloa Campillo Euskadiko telekomunikazio injenieritza elkargo arduradunarekin. 08:30ean hasiko da tarte berezia.
Solasaldian, Jurdan Aretxe, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi batuko dira analisi mahaira.
Zutabea, Itxaro Bordarena izango da asteazken honetan.
10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Hasteko, udazken giroan murgilduko gara, gaztainez eta udazkeneko arropa aldaketaz hitz eginda. Mikel Yarza lankidearen laguntzaz, Donostiako Zinemaldian sartu-irtena egingo dugu. Gainera, Eneko Axpe 'Maisha' eta Uxune Martinez kolaboratzaileekin, 'Zientzia'ren tartea zabalduko dugu. Jon Artanok Zinemaldiaren glamourra ekarriko digu kaletik. Bestalde, Bir-ziklatu Errenteriko bizikleta tailerra ezgautuko dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".