Itxi

Faktoria

Ostegunean

Krisialdiaren mapa, "Faktoria"n

Aiaraldera joko dugu, hura baita Euskal Herrian krisiak gehien kolpatu duen eskualdeetako bat. Laudioko eta Amurrioko alkateekin eta herritarrekin hitz egingo dugu, besteak beste.

  • Laudioko Tubacex lantegiko irudi bat

    Laudioko Tubacex lantegiko irudi bat

Gamesa, Tubacex, ITP, Alestis eta Sidenor euskal industriako ikurretariko batzuk dira eta, pandemia garaian, ekonomi krisialdiaren ikur ere bihurtu dira, tamalez. Jakina da horrelako enpresa handien egoera okertzen hasten denean atzetik doazela hornitzaile lanetan aritzen diren lantegi txiki asko eta, ondorioz, horiek dauden eskualdeetako herrietan berehala nozitzen da eragina.

Eskualde horietako bat da Aiaraldea. Ostegun honetan bertara begira jarriko da "Faktoria". Enpresetako ordezkariak, Jaurlaritzakoak, herritarrak eta Ander Añibarro eta Josune Irabien Laudioko eta Amurrioko alkateen ahotsa jasoko du saioak, 08:30etik aurrera.

Ondoren hasiko da solasaldia, aktualitateko gaiak aztertzeko. Javier Diaz Noci, Nagua Alba eta Xabier Barandiaran arituko dira horretan, eta Hasier Arraiz zutabegilearen iritzia ere batuko diote.

Saioa Imanol Ubedak itxiko du, musikaz.

10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia