Faktoria
Xabi Paya
'Eusardia'
Euskaraz egiteko ausardia da 'eusardia', bi hitz horien nahasketatik eratorritako Xabi Payaren hizperria.
-
Xabier Paya
5:40 min
"Euskaraz egiteko ausardia da 'eusardia', bi hitz horien nahasketatik eratorritako hizperria. Euskara hitzaren jatorria goizaldeko ordu txikietako insomnioaren aurkako irrati-programaren baterako utziko dugu. Ausardia, aldiz, latinetik dator, gaztelaniazko 'osar' aditza bezalaxe, eta biek 'zerbait izugarri desiratu' esan nahi duen 'avidere' aditza dute oinarri. Horra hitzen logika ezkutuaren mapa: zerbait egitera ausartzeko, ezinbestekoa da gauza hori izugarri desiratzea. Bada, euskaldun izatea eta euskaraz bizitzea gaur-gaurkoz hautu kontzientea denez, etimologiatik begira, esan liteke eusardia dela euskaraz bizitzea izugarri desiratzen duten gizakien ezaugarria.