Faktoria
Ostegunean
Elikadurarako intsektuak hazten ari den start-up-ean izango gara, "Faktoria"n
Insektlabel Biotech barrutik ezagutuko dugu.
-
Intsektuak, janari
Insektlabel Biotech biologo eta enpresari gazte talde batek abian jarritako proiektua da. Kakalardo harrak eta kilkerrak hazten dituzte Zamudioko egoitzan eta intsektu horietatik ateratako irinak merkaturatu nahi dituzte elikadura industriarako. Sturt up-aren egoitzan izango da ostegunean "Faktoria", goizeko 08:30etik aurrera.
10:00etan hasiko da magazina, Manu Etxezortuk gidatuta. Bakardadeaz ariko gara Matia Fundazioko Maider Azurmendirekin eta bakardade hori sentitu duen Begoña Naberanekin. Bestalde, debaldeko gauzez hitz egingo digute, ostegunero bezala, Aritz Brantonek eta Amaia Urberuagak. Gainera, Elduaingo karobia ezagutuko dugu, baita gatazkarik gabeko teknologiari loturik Bermeoko Eleizalde ikastolan egin duten proiektua ere. Kantu eskeinien tartean, azkenik, Oskar Estangak zeladoreei egingo die omenaldia.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".