Itxi

Faktoria

Errematea

'Ez adiorik, Plateru'

Plateruena kafe antzokiaren itxiera iragarpenetik abiatuta, Euskal kulturak bizi duen egoera gogorraz aritu da kantuan Maddalen Arzallus.

  • Maddalen Arzallus

    Maddalen Arzallus

    3:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maddalen Arzallusen 'Errematea', "Faktoria"n, Plateruenari eskainia.

Eguneroko gertakariek
eguneroko kontuak
argi ta garbi uzten dituzte
gobernantzaren hautuak
hara ze ongi zaintzen dituzten
seguruak ta bankuak
eta ze hiltzen uzten dituzten
euskal kultura lekuak

Lehena izan da Plateruena
ta izan liteke DOKA
eteten hasten baldin bagara
asko luzatzen da soka
kultura ez da soilik zinema
astebetez asko jota
kultura dira mila taberna
antzerkia eta azoka

Lehendik ere gure txikian
nahiko hauskorrak ginen gu
ta orain berriz udara ere
bihurtu zaigu abendu
egin protesta ta egin greba
guri beti kendu kendu
eman ta eman alpen-aperrik
gabiltzala ematen du

Euskal kulturak ez du izanen
ez bake ta ez sosegu
galera oso handia da ta
negar egin dezakegu
urterik urte Euskal Herrian
bere lekua bete du
agur esaten zaila da eta
ez adiorik Plateru