Itxi

Faktoria

Pezetak

Pezetak salgai Emausen

Gipuzkoako baserri batean, galtzerdietan eta poltsa arraroetan gordeta zeuden pezetak salgai daude Emausen kristalezko potoetan sartuta.

  • Pezetak potoetan salgai Emausen

    Pezetak potoetan salgai Emausen

    6:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marian Mugertza, Emaus-eko arduradunarekin hitz egin dugu "Faktoria"n. Berak kontatu digu poto mordoa bete zutela baserri batetik ekarritako pezetekin. Pezeta bateko txanponak dira guztiak.  Traste zaharrak biltzera joan zirenean, baserriko emakumeak esan zien lasai eramateko haiek guztiak.

Poto bakoitza 5 eurotan jarri dute salgai, barruan zenbat pezeta dauden zenbatu gabe. Hiru kilo inguru pisatzen du ontzi bakoitzak. Gizon batek aurreko batean poto mordoa erosi zuen eta gaur goizean 10 geratzen ziren saltzeko.

Abenduaren 31ra arte Espainiako Banketxean oraindik trukatu daitezke, pezetak euroen truke aldatu daitezke.