Faktoria
Faktoria
Banku tradizionalak behera, etikoa gora
A.Z.
Euskadi Irratia
Gure dirua gero eta gheiago arduratzen gara; aurreztuta dugun dirua banku edo kutxetan duguna. Baina krisia hasi zenetik kezka sortu da, besteak beste, zer gertatuko da gure aurrezkiekin?
Horrekin batera, bada beste eztabaida bat, bankuek dituzten zuloak estaltzeko gero eta gehiago ari dela erabiltzen diru publikoa, eta horrek ere zeresana eman du.
Banku tradizionalak beren sinesgarritasuna galtzen duten une berean, indartzen ari da pixkanaka beste banku mota bat: Banku etikoa.
Askorentzat bi hitz horiek elkartzea, bankua eta etikoa, ez da posible, kontrajarria da. Baina banku hauen sorreran jarritako helburua zein den ikusterakoan, eta batez ere ohiko erakunde finantzioeroen funtzionamenduan aldaketak aldarrikatzen diren krisi garai honetan, zer pentsatua eman die askori.
Ez dator banku tradizionalen artean beste bat izatera. Irabazi asmorik gabeko bankua da, ez dute etekin ekonomiko finantzierorik bilatzen. Horren ordez, ateratzen duten dirua gai eta behar sozialetara bideratzen dute. Gizarte garapenaren zerbitzura jartzen dute kapitala.
Utopia, esango du bateren batek. Baina banku etikoak iaz lortutako emaitzak ikusita, argi dago proiektu honen atzean gero eta jende gehiago dagoela. 2008ko 236.000 euroetatik iazko 2.128.000 eurotara pasa da diru bolumena.
Horrekin batera, bada beste eztabaida bat, bankuek dituzten zuloak estaltzeko gero eta gehiago ari dela erabiltzen diru publikoa, eta horrek ere zeresana eman du.Banku tradizionalak beren sinesgarritasuna galtzen duten une berean, indartzen ari da pixkanaka beste banku mota bat: Banku etikoa.Askorentzat bi hitz horiek elkartzea, bankua eta etikoa, ez da posible, kontrajarria da. Baina banku hauen sorreran jarritako helburua zein den ikusterakoan, eta batez ere ohiko erakunde finantzioeroen funtzionamenduan aldaketak aldarrikatzen diren krisi garai honetan, zer pentsatua eman die askori. Ez dator banku tradizionalen artean beste bat izatera. Irabazi asmorik gabeko bankua da, ez dute etekin ekonomiko finantzierorik bilatzen. Horren ordez, ateratzen duten dirua gai eta behar sozialetara bideratzen dute. Gizarte garapenaren zerbitzura jartzen dute kapitala.Utopia, esango du bateren batek. Baina banku etikoak iaz lortutako emaitzak ikusita, argi dago proiektu honen atzean gero eta jende gehiago dagoela. 2008ko 236.000 euroetatik iazko 2.128.000 eurotara pasa da diru bolumena.