Faktoria
Xabi Paya, hotzekin jolasean
Gaurtitza edo esaera berria: 'Herenka, herrenka'
Gaurtitzak edo esaera berriak dira egungo errealitatetik abiatuta sor daitezkeen esamolde, hitz-kate edo aforismoak. Xabi Payak bat proposatu digu gaur: 'Herenka, herrenka'.
-
Xabi Paya
4:55 min



"Herenka, herrenka" gaurtitz edo esaera berria ekarri digu Xabi Payak gaur 'Faktoria'ra, eta bere definizioa, hauxe: jarduera bat egiteko behar den ohiko baliabide kopurua nabarmen murriztuta, jarduera lehen bezalatsu egitea espero duenari esateko gaurtitza. “Herenka, herrenka” esateak iradokitzen du ezinezkoa dela inbertsioa nabarmen txikituta emaitzak parekoak izaten jarraitzea.