Itxi

Faktoria

Julen Orbegozo

'Erlojuarekin jolasean'

Julen Orbegozo

Asteburuan egindako ordu aldaketatik abiatuta, pandemiaren kudeaketan agintari-kudeatzaileak berandu iritsi direla nabarmendu du Julen Orbegozok bere 'Sinadura'n.

  • Julen Orbegozo

    Julen Orbegozo

    2:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Julen Orbegozoren 'Sinadura', "Faktoria"n.


"Joan zen asteburuan egin genuen ordu aldaketa, urtean birritan izaten da. Eta nik, ordua aldatzen dugun bakoitzean, ohitura bitxi bat daukat. Ziur entzule batek baino gehiagok ere baduen ohitura bat dela, nahiko ezkutuan gordeta izaten dugun arren: gure inguruko erlojuren bat ikutu gabe, aldatu gabe uzten dugu. Atzoko orduan, alegia. Zergatik egiten dugu? Ba Atzoko orduan eroso bizi ginelako, agian, eta atzoko bizitza atseginean tinko geratu nahi dugulako, edo, disidentziara jotzeko puntutxo bat daukagulako. Batek daki.
Ba oraindik aldatu ez dudan erlojuari begira nagoela, burura etorri zait pentsamendu bat: erlojuek denbora neurtzeko balio dutela eta, jaun andreok, tik-tak, denbora gauza serioa da.
Denbora etengabe pasatzen da, tik eta tak. Eta politikagintzara ekarrita, politikaren balioetako bat da konpas baten erritmoarekin jolasten jakitea. Denbora neurtzen, denbora erabiltzen, denborak dakarrena aurreikusten, hain justu.
Behin, denborak gainetik egin diezaguke. Erlojuaren tik-tak hori azkarregi pasatzen delako.
Birritan, denborak ustekabean harrapatu gaitzake, erlojuaren tik-tak hori entzuteko lanpetuegi gaudelako.
Eta hirugarrenean, aidanez, ba omen da gizakia nahikoa inteligentea, erlojuaren tik-tak hori presente izateko eta datorrena datorrela aurretik ikusteko.
Martxoan, tik-tak, berandu heldu ziren gure agintari kudeatzaileak.
Abuztuan, erlojurik gabe joa nomen ziren oporretan.
Eta hirugarrenean, tik-tak, zer gertatu da? Berriro ere, erlojuaren orratzak agintarien dekretuak baino arinago mugitu direla.
Baten batek itxurak egin nahi izan ditu: “Ez didate neurririk hartzen uzten, eta horregatik ez ditut hartzen”.
Urkullu jauna, harri handi bat jarri ziguten bidearen erdian; ikusi erraz ikusten da… eta zenbat aldiz estropezu egin behar dugu harri horrek traba egiten digula onartzeko.
Gauzak aldatzeko, dena, edo ia dena aldatu beharko da. Zentzu eta termino guztietan diot. Baita pandemia honen kudeaketari dagokionean. Maskarillak ezetz, gero baietz. Konfinamendu perimetralak ezetz, orain baietz. Txertoa atzo baietz, gaur igual… eta, bihar, baliteke.
Uste dut larunbateko orduan hobeto bizi ginela. Agian erreseteatze bat behar dugu.
Nik bitartean, salbokondukto bat eskatuko dut ondoko herrira joateko… ez, lanera joateko ez, arreba besarkatzera baizik".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia