Itxi

Faktoria magazina

Iker Üthürralt

"Gaur egun pertsonai mitologiko bat da hartza, eta artzainen etsai bat ere bai"

"Hartzaren figura euskal kulturan" liburua argitaratu berri du Iker Üthürralt Mitikileko irakasle gazteak. Mundu sinbolikoa ikertu du eta eskola-umeei gerturatzea du orain xede.

  • Iker Üthürralt ikerlari gaztea

    Iker Üthürralt ikerlari gaztea

    13:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehengo euskaldunek arbasotzat zuten hartza. Eta Santa Graziko herritarrek hartzari aitañi (aitona) esaten ziotela jakiteak zirrara eragin zion Iker Üthürralti. Zirrara horrek akuilatuta abiatu da hartzaren herexen xerka. Kontakizuna, folklorea, eta aurreko ikerlanak batu eta bahetu ditu liburu batean emanaz.

Üthürraltek ez du gaur egun Auñamendietan hartzaren inguruan bizi-bizirik den gatazkan sartu nahi izan. Hartza Piriniotako arima izan zela uste du eta, gaur bezala, lehen ere askotariko sentimenduak sortzen zituela: "Euskaldunek sinesten zuten hartza jainkoa zela, baina hala ere ehizatzen zuten".