Itxi

Faktoria

Agur, Maradona

Maradona, jainko hilkorra

Diego Armando Maradonaren heriotzak mundua astindu duen honetan, urrezko "pibe"az aritu gara Xabier Azkargorta futbol entrenatzailearekin, eta Mikel Reparaz eta Ane Irazabal kazetariekin.

  • Diego Armando Maradona

    Diego Armando Maradona

    10:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itzali da garai bat islatzen duen izarra. David Bowiek musika munduan utzitako hutsunearen parekoa da Diego Armando Maradonak futbolean eragindakoa. Buenos Airesko Arrosa Etxean -egoitza presidentzialean- hil kapera prestatzen duten bitartean, "Faktoria" saioan mahai bueltan bildu ditugu Xabier Azkargorta entrenatzailea, Mikel Reparaz ETBko nazioarteko burua eta Ane Irazabal EITBren Erromako berriemailea.

Urrezko pibe-aren gertuko izan zen Azkargorta, eta "nortasun handikoa" zela kontatu digu, "eskuzabala eta uneoro laguntzeko prest zegoena". Maradonaz iraganean hitz egitea kosta egiten zaio oraindik, eta gogoan izan du, argentinarra Bartzelonan zegoela eta Azkargorta Espanyol taldearen entrenatzaile zela, antzezlan solidario barean parte hartzeko izan zuen prestutasuna.

Reparazek bitan ikusi du Maradona Sadarren jokatzen -eta bietan Osasunaren aurka galduz-, eta errepasoa egin dio Latinamerikako agintari ezkertarrekin izan zuen harremanari. Eta, azkenik, Napolitik aritu zaigu Irazabal: "Maradona ezinbestekoa izan zen Napolik bi liga irabazi, eta hegoaldeko italiarren artean harrotasuna berpizteko".