Faktoria
Jin eta Joan. Maradona.
Ezberdindu daiteke izarra eta pertsona? Emakumeak jo dituena izan al daiteke idoloa?
Aritz Agirre
Maradonaren goratzeak eragin dituen eztabaida eta zauriez egin dugu gogoeta "Jin eta Joan". Miretsi eta idolatratzearen arteko aldeaz, eta izarren argi-ilunak bere osotasunean nabarmendu beharraz.
-
Maradona goratzen duen irudi erraldoia Napolin.
15:30 min
Josebe Iturrioz irakasle feminista, Begoña del Teso zine kritikaria eta Juan Luis Zabala idazle eta Berriako kazetariarekin hitz egin dugu Maradonaren aferaz, baita Ramón Ibeas, Nuria López de Guereñu eta Eneko Etxeberria solaskideekin ere. Gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero "Jin eta Joan" Faktoriaren baitako sekzioan.