Faktoria magazina
Alison Keable
Alison Keable: "ezin dut sinetsi nere ahotsa denik"
Mikel Urdangarinek "Margolaria" diskoan abesteko aukera eskaini zionean bizitza aldatu zitzaion Alison Keable abeslariari. "Izurdeen lekua" disko berrian ere abestu du eta pozez zoratzen dago
-
Mikel Urdangarin eta Alison Keable (argazkilaria Josu Izarra)
11:32 min
Mikel Urdangarinen "Izurdeen lekua" disko berriko "Ura dakartzut" abestiari ahotsa jarri dio Alison Keable-k, Londresen jaio eta Gasteizen bizi den abeslariak. "Margolaria" diskoan hasi zen bien arteko elkarlana. Alison-ek txantxetan bere burua eskaini zion eta Mikelek baietz. "Nire bizitza aldatu egin zen" kontatu digu abeslariak. Gero, "Hotza da NY is cold" diskoan ere hartu zuen parte.
Faktoria saioan elkarrizketa hasteko, "Ura dakartzut" abestia jarri diogunean, "ezin dut sinistu nere ahotsa denik, zoragarria da nire ahotsa orain hemen irratian entzutea" esan digu.
Gasteiza, duela 13 urte inguru etorri zen Alison Keable gaztelera ikastera eta euskaraz ere gero eta hobeto ari da. "Similar Interests" izeneko musika taldeko kide ere izan da Alison Gasteizen eta "New day" diskoa ere kaleratu zuten.