Itxi

Faktoria magazina

Teknika Posturala

'Lepoa aske eta burua aurrerantz'

Bizkarreko mina orokortuta dagoen arren 'ez da normala' eta ikasi dezakegu gorputzaren postura hobetuz, mina eragiten diguten tentsioak gutxitzen. Alexander teknika lagungarri da bide horretan.

  • Anne Landa Euskadi Irratian

    Anne Landa Euskadi Irratian

    21:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Anne Landaren bisita izan dugu. Donostiarra musikaria da, soinujolea eta instrumentuarekin zuen harremanak eragiten zion mina sendatzeko bidean ezagutu zuen Alexander Teknika. Teknika hori Frederick Matthias Alexanderrek sortu zuen, XX. mende hasieran. Aktorea zen, eta ahotsarekin arazoak izaten hasi zen, egun batetik bestera. Afoniko geratzen zen batzuetan, ahotsik gabe. Askotariko azterketa medikoak egin zizkioten, baina dena ondo zeukala esaten zioten, ez zeukala arazo fisikorik. Hark, ordea, antzezten hasten zen aldiro, ahotsa atera ezinik jarraitzen zuen. Hala, ahots-arazoei aurre egin nahian, behaketa-lanetan hasi zen Alexander, eta konturatu zen bere ahots-mekanismoa ez zuela oztopa-tzen ahotsa erabiltzeko zuen moduak: hitz egiterakoan, bere gorputzaren altuera txikiagotu egiten zuen; lepoa uzkurtzen zuen, eta burua atzerantz botatzen zuen; gainera, laringea estutzen zuen. Erabilera horren ondorioz, ahuldu egiten zen haren ahots-mekanismoa; ahots-erlastura eragiten zion horrek, eta ahotsa galtzen zuen. Ahotsarekin zituen arazo horiei konponbidea jarri nahian garatu zuen Alexander teknika.

Faktorian egin diogun elkarrizketan, Annek teknikaz eta gorputzaren posturaz hitz egin digu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz