Itxi

Faktoria

Julen Orbegozo

'Amets txarrak'

Semearen amesgaiztotik abiatuta, koronabirusari lotuta egindako beldurraren errelatoa izan du hizpide Julen Orbegozok gaurko 'Sinadura'n.

  • Julen Orbegozo

    Julen Orbegozo

    3:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Julen Orbegozoren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Semea hitzartu zaigu goizaldean eta ez du lorik berriro hartu nahi. Garrantzia kendu diot. Ipuin pare bat irakurri dizkiot eta bagoaz berriro isara artera.

Eta berriro ezetz. Nekatuta sumatzen dut, baina ez ditu begiak itxi nahi. Azkenean, onartu dit, “amets txarrak” berriro burura etorri daitezen beldur da.

Heresunge beldurgarriren bat, sorgin gaiztoren bat, azti zantarren bat... zer ote da?

Ez, aita, amets-txarrean, - Kontatu dit- birusa agertzen da. Birus txar bat. Kalean ikusi dut eta pertsona guztiak hil egiten ditu. Begiak itxi eta neure burura etortzen zait.

Onartu behar dizuet ez nuela espero. 5 urteko Euskal Herriko eta munduko haurren amesgaiztoetan birus txar bat agertzea sorpresa izan da niretzako.  

Azkenean biok lo hartu dugu eta ez bati ez besteari, ez zaigu amesgaiztoak utzitako zapore garratza pasatu. Hortxe geratu da biharamunean.

Gerora irakurri dut, adin bateko haurrek bizitzako gauza errealei beldur izaten hazten direla.

Eta pentsatu dut: birusa erreala da? Erreala bai, bada. Baina beldurrez bizi behar dugu? Eta batez ere, beldurra da markorik, argudiorik, eraginkorrena bere hedapena ekiditeko?

Konturatu naiz 2 errelato nagusi sortu ditugula martxotik hona. Eta 3 informazio iturrirekin:

-          Komunikabideen diskurtsoekin

-          Erakunde publikoen erretorikarekin

-          Gure parekoen kontakizunekin 

 Errelato nagusiak hurrengoak dira:

- Errelato Bat izan da, gerrarena. Borroka, etsaia, soldaduak, heroiak, aberria, gerra-liturgiak, herritar zintzoak, frontea, traidoreak (negazionistak, esaterako) eta abar luze bat agertzen dira. Esaterako, Pedro Sanchezen martxo eta apirileko diskurtsoak aztertu genituen eta gehien erabiltzen zituen hitzak garaipena, konbatea, borroka eta etsaia ziren, besteak beste.

- Beste errelatoa beldurrarena da. Eta biak, noski, lotuta daude. Beldurra, erakunde publikoek topatu duten bide bakarra jendeak elkarri muxurik ez emateko. Komunikazio politikoan beldurra oso eraginkorra izan da historian zehar. Baina, demokraziaren oinarrietan galera bat ekarri du beti.

Eta Testuinguru horretan, erakunde publikoen kanpainak aurkezten ari dira egunotan eta Jaurlaritzari eta EiTBri ez zaie ezer hoberik bururatu: gabonak, covid-a eta UCI baten gertatzen den sufrimendua erlazionatzea. Beldurra ez, terrorea, terrorea sortzea da helburua.

Aizue, kontakizuna sortzeko boterea duzuenoi, aldatu “txipa”, bilatu gauzak azaltzeko beste modu bat.

Ze txertoak ekarriko dizue, boteretsu eta ahalguztidunei, marko, enkuadre eta kontakizun aldaketa bat. Esango nuke “disfrutatu” (komatxo artean) disfrutatu duzuela jada nahikoa gerraren epikarekin. Baina horreek guztiak ondorio psikologikoak utzi ditu kolektibo zaurgarrienetan: adibidez, bakartuago dauden zaharretan, antsietatea duten gazte askorengan eta amets txarrak dituzten 5 urteko haurretan.

Tokatuko zaigu, autokritika eginda, errelato bortitz hauek azaltzeko ordua. Bitartean, zentzuz jokatu, baina beldurrik gabe".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz