Faktoria magazina
Liburu aurkezpena
'Amanece en San Fermín' entzierroekiko maiteminez, Xabi Mintegik idatzitako liburua
Umetan, amañirekin telebistaz ikusten hasi ahala, liluratu zuten Mintegi entzierroek. Sanferminak bertan behera utzi zituztela jakitean hasi zen idazten aurkeztu berri duen liburua, bere lehen lana.
-
Xabi Mintegi 'Amanece en San Fermín' liburua eskuan duela
15:26 min
Uztailaren 14an negar egiten du Xabi Mintegik, azken entzierroa amaitzen delarik. Santo Domingo aldapan berriz lasterka aritzeko urtebete itxaron beharrak damaio sentimendua. Aurten sanferminen hondarreko momentiko hori ez du izan. Hemeretzi urte zituenetik lehendabizikoz, entzierrorik korritu gabe geratu da; festarik izan ez delako. Malenkoniak bultzata idatzi du Amanece en San Fermín liburua. Hor kontatu ditu entzierro barneko bizipenak, errituak, sekretuak, lagunak eta beste. Heriotzaz eta bizitzaz ere idatzi du, entzierrotik abiatutako gogoeta zabalduz. Liburua autoeditatu eta 400 ale atera ditu, eta aitaren batean agortu zaizkio. Bigarren edizioaren zain dago orain etxarriarra.