Itxi

Faktoria

Euskal selekzioa

'Espainiako federazioak ez du ofizialtasunari buruz entzun ere egin nahi'

Nerea Zalaberria Euskal futbol federakundeko presidente-ordeak esan digu UEFAko eta FIFAko kide izateko eskaera egitea bera "aldarrikatzeko modua" dela.

  • Nerea Zalaberria, Euskal futbol federazioa

    Nerea Zalaberria, Euskal futbol federazioa

    5:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Urrats historikoa egin dugu'. Hala dio Nerea Zalaberriak, Euskadiko Futbol federakundeko presidente-ordeak. UEFA eta FIFAko kide izateko eskaera ofiziala aurkeztu dute. Eusko Jaurlaritzaren kirol zuzendari eta legelarien babesarekin aurkeztu dute agiria, bideragarritasuna duelakoan. Eskaera egitea bera, 'aldarrikatzeko modua dela' esan du "Faktoria" albistegian, Zalaberriak. Bide luzea datorkie eta Espainiako federazioaren erantzuna jaso behar dute. Ez daude baikor: 'Denok dakigu zaila izango dela Espainiako federazioaren jarrera baikorra izatea, ez dute gai honi buruz entzun ere egin nahi'. Baina, Euskadiko futbol federazioko arduradunak dioenez, 'errealitatea da, hemen beste sensibilitate bat dago, zabalduta dagoena eta Espainiako federazioan hori jakin behar dute eta agian erespetatu ahal izango dute. Errespetatu eta onartu'.

Gibraltargo adibidea aurrekari gisa eraman dute, eskarian. 'Eurek ere ez dute Estatu bat, Erresuma Batua ez zegoen ados baina, bide luzea egin dute eta azkenean lortu dute ofizialtasuna'. Eskaria eginda, erantzunaren zai gelditu da Euskadiko futbol federazioak baina, ñabardura egin du: 'ez dakit zenbat denbora emango dugun zai. Hilabete batzuk pasa eta mugimendurik ez bada, beste pausoren bat eman beharko dugu'. Euskadiko futbol arduradunen agintaldia amaitzear da, hurrengo taldeak kudeatu beharko du egin behar den bidea.